XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
BALENTIN BERRIOTXOA TA ARIZTI (1827-1861) DOATSUAManila, Hong-Kong eta Makao`n mixiolari gartsu ibilli ta, azkenez, Tonkin`en arima billa beti Kristogatik martiri gertatua, 34 urtekin.
Elorrio`n, Bizkaiko erri alaian jaio zan 1827-2-14`an.
Bere gurasoak: aita, Juan Isidro Berriotxoa Gartea, Elorrio`ko semea, ta ama, Monika Arizti Belar, Anzuola`ko Urruti baserrikoa.
Aita Estarta prantziskotarrak bere errian emaniko mixio baten ostean, Jainko-deiaren zantzua biotz-muiñean sumaturik, Logroño`n osotu zitun bere eliz-ikastaroak, 1851`an meza berria esanaz.
Beingoan apaiz-ikastetxe bertako gazteen arima-zuzendari izendatu zuten, baiña beste nai ta burubide batzuk zerabilzkian antza kilikari; eta kargu ura utzirik, Filipinas`ko probintziko dominikuen artean aterpea eskatu zuen: mixiolaritza zitzaion eder.
Okaña`ko aztetxean urte bete igarotakoan, 1857`an egin zituen bere eskeintza nagusiak.
1857-1-29`an, Kadiz`en daukagu Manila`rako bidean.
Eta lurralde aietan dabil laster arima billa, sutan biotza: Manila`n lendabizi, Hong-Kong`en, Makao`n eta Tonkin`en gero.
Mixiolarientzat etziran aiek egun samurrak: gaur bat eta biar bi, atxilo artu ta il ere egiten zituzten.
Naste ikaragarria!.
Berriotxoa alere kementsu zebillen, bera ta bere lagunak.
1858-6-27`an Tonkin erdi-aldeko gotzai izendatu zuen Erroma`k, siñisgabeak giltzapean zeukatenaren ordezko.
Guztiz adoretsu bete zuen bere egitekoa; jentillen aldetiko eraso latza, ala ere, gero ta zakarrago zetorren.
1861-10-25`an preso artu zuten gure mixiolari zolia ere, ta laister, azaroaren 1`an, burua moztu zioten Hai-Deong`en.
Aren gorpuzkiñak gurera ekarri zituzten, eta 1886-6-9`tik Elorrio`ko Sortzez Garbiaren elizan daude.
Pio X`garren Aita Santuak, berriz, 1906-5-20`an,